2014(e)ko maiatzaren 1(a), osteguna
"La educación prohibida" - Taldeko hausnarketa
Taldeko hausnarketa ikusi nahi baduzu, sakatu botoia .
Berrikuntzaren definizioa - Aurreiritziak
Berrikuntza,
egoera baten ondorioz gertatzen den aldaketa edota hobekuntza da eta honi esker
aldaketa esanguratsuak gertatzen dira. Beraz, egungo egoera aldatzeko
prestutasuna izatea ezinbestekoa da.Hala ere, nahiz eta hobetzea izan
helbururik garrantzitsuena, baliteke esparru batzuetan ez izatea hainbesteko
eragina.
Berrikuntza
terminoa proposamen berri batzuk ematen direnean erabiltzen da normalean,
lehenagotik egin ez diren proposamenak hain zuzen. Norbaitek zerbait berritzen duenean, ideia
berriak, produktuak, kontzeptuak … bermatzen ditu lehen esan bezala hobetzeko
helburuarekin.
2014(e)ko martxoaren 16(a), igandea
Atera testu liburua!
Los profesores no son siempre
conscientes del ajuste de sus respuestas a estas situaciones críticas y que su
análisis a posteriori, con el soporte de las grabaciones, supone una
oportunidad privilegiada para acceder a
sus pensamientos.
Amaia eta Jonek testu zati hau aukeratu dute, beraien
ustez oso garrantzitsua delako irakasle batek bere akatsetatik ikastea eta
berak egiten duena hobetzea. Horretarako berak egin duena ikusi eta zer hobe
dezakeen aztertzea.
Un incidente crítico se define como
aquella situación o evento que supone un punto de inflexión en el desarrollo de
una clase, sea en un sentido positivo o negativo. Los incidentes críticos van
siempre acompañados de un impacto emocional ene l profesor que puede tener
efectos de distinto tipo sobre sus decisiones y estrategias docentes,
fortaleciéndoles o inhibiéndolas. La utilización de incidentes para la
formación del profesorado se basa en dos opciones: el análisis de incidentes
naturales y la inducción de incidentes críticos.
Nuriak eta Ionek testu zati hau aukeratu dute, beraien
ustez estrategia horiek erabiltzea oso interesgarria delako. Gertakari naturalak
behatzeko, klaseak grabatu eta irakasleari bere teknikak hobetzeko zer egin
behar duen esateak abantailak dituelako eta horrela norberak bere lana hobe
dezakeelako. Nahita egindako gertakariak aldiz irakaslea proban jartzen dute.
Honela ikusiko da gelako klaseak eta arazoak konpontzeko gai den ala ez.
Testu honekin ondorioztatu dezakegunez, irakasleentzat
oso garrantzitsua da norberak bere akatsetatik ikastea. Horretarako, norberak
egiten duena ikusi eta hortik ikasiaz, zer hobetu dezakeen edo zer alda
dezakeen bere lana hobetzeko.
2014(e)ko martxoaren 13(a), osteguna
Aurreiritziak
Gure aurreiritzietatik abiatuz, zeintzuk dira zehaztu eta garatu behar genituzkeen atalak gelako programazioa antolatuta izateko?
Zeintzuk, adibidez, irakasle ordezko batek gure planteamendu didaktikoak jarrai ditzan?
Lehenik eta behin, egin nahi duguna pentsatu, helburuak zehaztu, eta horren arabera, ordutegia zehaztuko genuke. Hau erabakitzeko, modu zabal batean ezarri behar dugu, haurren beharretara aplikatuz. Hau da, haurren erritmoa kontuan hartu behar da, eta ez da zehatz mehatz antolatu behar, behar bada, denbora gehiago edo gutxiago behar dutelako gauzak egiteko.
Beste alde batetik, helburu horiek betetzeko atalak banatu behar dira, eta ondoren, zer material behar den argi eduki behar da; erabakitzen denean, horilortu beharko da.
Irakasle ordezkoa etortzerako orduan, planteamendua azaldu beharko litzaioke, eta helburua bete beharko luke, baina bere erara egin lezake. Hau da, ez litzaioke zehatz mehatz esan behar nola egin, agian berak gauzak egiteko beste modu bat edukiko luke.
Zehaztu beharreko puntu garrantzitsu bat, harrera izango litzateke. Honekin, haurrei ongi etorria emango diegu. Errutinan sartzerako orduan, egunean egingo duguna aurkeztuko dugu eta ondoren umeak txokoetan banatuko ditugu. Haur batzuk plastikako txokora joango dira, beste batzuk jostailuen txokora, beste multzo batek joko sinbolikoen txokoa hartuko du …
Adin batetik aurrera matematikako txokoa ere izango dugu. Honela, guztiek txoko guztietan parte hartu arte.
Plastikako txokoan umeek eskulanak, marrazkiak, plastilina… erabiliko dituzte. Honek, beraien sentimenduak adierazten lagunduko die. Eskulanak eta marrazkiak egiteko, koloretako margoak eta errotulagailuak erabiliko dituzte, baita kola eta artaziak ere.
Jostailuen txokoan, libreki pasako dute denbora, beraien kabuz jolastuko dute. Puzzleak, piezak, kotxeak, animaliak …
Joko sinbolikoen txokoan lanbideak eta eguneroko bizitzan ikusten dituzten gauzak ikasteko aukera izango dute. Etxetxoak izango dituzte aita-ama jokora jolasteko, lanbide desberdinetako tresnak, sukaldetxoak…
Hortaz gain, psikomotrizitate gelara joango dira astean behin. Bertan modu askeedo zuzenduan jolastuko dute, bloke eta koltxonetekin. Saio askea egitekoan, harresi bat eraikiko dugu material guztiarekin eta umeek bota ahal izango dute. Beste aldetik, zuzenduta dauden ariketak egingo ditugu ere, eskailerak igo eta jaitsi, erlaxazio ariketak…
Jolas orduan, ordu erdi izango dute libreki egon edo jolasteko. Hotzegiak diren egunetan berriz, jolas ordua psikomotrizitate gelan izango dute.
Egunari buruz hitz egingo dugu haurrekin, hobetzeko atalak komentatu eta zer nolako eguna izan duten entzun. Honekin, amaiera emango diogu programazioari.
Eskolan egun bereziak ospatzen direnean, jaialdi nahiz ekintza bereziak egingo dira; horrela, haurrek hobeto barneratuko dute kultura.
2014(e)ko martxoaren 3(a), astelehena
2014(e)ko martxoaren 2(a), igandea
2014(e)ko otsailaren 23(a), igandea
2014(e)ko otsailaren 20(a), osteguna
Dekretuaren sintesia
Dekretu honetan aurreko
dekretuarekiko aldaketak ezartzen dira eta alderdi hauek oinarritzen dira: Kultura eta gaitasun kritikoa duten
herritar bilakatuko dituzten oinarriak, mundura
ireki eta beste pertsona batzuekin elkarlanean aritzeko gaitasunak eta
elkarrekin euskal gizarte demokratiko, tolerante eta solidario bat eraikitzeko
baloreak.
Elebitasun integratzailea errazten du, beraz, euskara eta gaztelania hezkuntzan hizkuntza
ofizialak izango dira, baina euskarak lehentasuna izango du. Bertan, bizikidetza tolerante eta demokratikoan trebatu nahi da ikaslea. Ikastetxeak egindako hizkuntza aukerak eta hark
ezarritako ildo nagusiak Ikastetxearen Hizkuntza Proiektutzat hartzen dira.
Orokorrean hizkuntzak irakasteari eta erabiltzeari loturiko alderdi guztien
plangintza litzake.
Haur Hezkuntzaren helburua
haurren garapen fisiko, intelektual, afektibo eta sozial osoa eta orekatua lortzea
da eta horretarako zentzumen hezkuntzari emango zaio lehentasuna. Bestetik, haurraren
autonomia bilatuko da, hau da, Haur Hezkuntzako helburuak arduraz bizitzen,
ikasten, pentsatzen, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, pertsona gisa
garatzen... Curriculum proiektuak ikastetxe bakoitzera egokitu beharko du.
Hortaz gain, Haur
Hezkuntzak haurrengan zenbait gaitasun garatzen lagunduko du, hezkuntza-etapa
guztietan berberak izango direnak. Gaitasun horiek aukera eman behar diote
haurrari bere gorputza ezagutzeko, autonomia handiagoa hartzeko, bere buruaren
irudi positiboa eta benetakoa eratzeko, Ingurukoekin harremana izateko … Gaitasun horiek egoki landuz, helburuak errazago lortuko lirateke.
Ebaluazioa orokorra, jarraitua eta
prestakuntzazkoa izango da. Haur Hezkuntzako irakasleek irakaskuntza-prozesua,
beren hezkuntza-jardutea eta haurrek gaitasunak eskuratu dituzten ala ez
ebaluatuko dute. Ondoren, familiek informazioa jasotzeko aukera izango
dute hiru hilean behin.
Gainera, Haur Hezkuntzako umeak
eskolatzerakoan, egokitze aldia izan behar dute; familia-bizitza eta
lan-bizitza errazteko ordutegi malgua izango dute nahiz eta haurrek ezingo
duten 8 ordu baino gehiago eskolan egon. Hortaz gain, jarduerak mota eta
erritmo ezberdinetakoak izango dira, atsedenarekin txandakatuz.
Ezinbestekotzat jotzen da tutoretza, ikasle
talde jakin bateko hezkuntza-ekintza oro dinamizatzeko, osatzeko eta koordinatzeko
elementua baita. Haurrek beren hezkuntza-prozesua modu pertsonalizatuan gara
dezaten lortzeko, bakoitzaren banakako gaitasunen arabera. Aniztasunean
tratatzen da, eta premia berezia duten haurrei, banakako zehaztapenak egokituko
zaizkie, hezkuntzako inklusioa eta indibidualizazioa helburu dela. Beste alde
batetik, tutoreak harreman estua izan beharko du familiarekin.
Azkenik, atalez gain, xedapen
gehigarri bezala, erlijio-irakaskuntza agertzen da, diskriminaziorik ez
emateko.
2014(e)ko otsailaren 17(a), astelehena
Non daude nire gailetak ?
Sagutxoen istorio honekin ikusi dugu, norberak bere
buruarekiko konfiantza izatea ezinbestekoa dela baita gauza berriei aurre
egiteko ausardia ere. Horretarako, kasu batzuetan iragana alde batera utzi
behar da, bestela, bertan murgilduta geratzen baikara. Beraz, ohitura batzuk
izan arren, aldatu egin behar ditugu, eta gauza berriak aurkitu. Testuak esaten
duen bezala, denbora aldatzen doa, eta guk ere, harekin batera, joerak aldatu
behar ditugu. Etsita sentitzen garenean, ez dugu esperantza galdu behar eta
indar handiz aurrera jarraitzen saiatu, lan eginez eta pazientziaz. Honela, pixkanaka
gure helburuak lortuko baititugu.
Azkenik, umeek beraien autonomia sustatzeko, euren kabuz
lan egiten ikasi behar dute, norberak bere bidea aurkituz. Horretarako,
irakasleek prozesu horretan lagundu behar diote. Azken finean, eguneroko aldaketa
txikiez ohartu behar gara, norberak bere bidea jarraitu eta egin behar
baitu.
Haur Hezkuntzako oroitzapenak
Haur Hezkuntzako oroitzapen asko ez ditugun arren, esfortzu bat egin dugu eta erabiltzen genuen metodologia, ebaluaketa, baliabideak.. zein ziren gogoratu ditugu. Herri ezberdinetako ikasleak garenez, erabili ditugun metodo eta baliabideak ez dira berdinak izan.
Metodologiari dagokionez, berdinak ez erabili arren, antzekoak erabiltzen genituen. Esaterako, eguna hasteko, Amaia gelaren erdian borobil batean esertzen zen eta eguneko berriei buruz hitz egiten zuten denen artean. Ondoren, taldeetan jartzen ziren, bakoitza txoko batean, ariketa ezberdinak egiteko; hau da, eskulanak, jarduerak, jolasak.. Ipuinak, abestiak.. entzun edota ikasterako orduan borobilean elkartzen ziren. Joneren eskolan aldiz, metodologia tradizionala erabiltzen zen; hau da, denon artean lurrean eserita hitz egin eta azalpen orokorrak ematen ziren, eta ondoren, mahaietan egiten zuten lan, margotu, eskulanak egin.. Jolas orduan, ahal izanez gero, Haur Hezkuntza talde osoarekin batera, kalera irteten ginen jolastera. Astean behin psikomotrizitate gelara joaten ginen, bertan koltxonetekin, panpinekin, musikarekin, zapiekin, egurrezko blokeekin.. gure garapen psikomotorra lantzen genuen.
Ebaluaketari dagokionez, ez ziren azterketak egiten. Norberaren garapenaren aurrerapenak aztertzen ziren. Horrez gain, bakoitzaren jarrera, nortasuna eta autonomia ere baloratzen ziren. Kasu guztietan, irakasleak testuingurua kontuan hartzen zuen, baita jaiotze data ere, hau da, urte hasierakoen eta amaierakoen arteko ezberdintasuna; horren arabera era ezberdinean ebaluatzen zuen.
Baliabide materialen inguruan, lanerako liburu ezberdinak erabiltzen genituen, batzuek eskolan eta besteek ikastolan ikasi dugulako, baina azken finean gauza bera landu genuen. Horrez gain, Nuriak txoko ezberdinak zituztela du gogoan eta bakoitzean material ezberdinak erabiltzen zituztela ere. Plastikako txokoan margoak, errotulagailuak, tenperak, kartulinak, plastilina, buztina.. zituzten. Irakurketa txokoan ipuinak, guk eginiko idatzizko lanak.. genituen. Jostailuen txokoan blokeak, panpinak, kotxeak, sukaldeko gauzak.. genituen.
Espazio, denbora eta antolaketari dagokionez, lehen esan bezala, gela txokoetan banatuta genuen. Gainera, Ionek etxetxo bat ere bazutela gogoratzen du, sukalde batekin bertan jolasteko. Gelatik kanpo, psikomotrizitate gela genuen, ingelesekoa eta bideo gela.

Eskolara goiz eta arratsaldez joaten ginen, guztira egunean 5ordu gutxi gora behera. Ione, Jone eta Amaia eguerdian, etxera joaten ziren bazkaltzera, Nuria aldiz jantokian geratzen zen, horregatik, egun guztia eskolan igarotzen zuen.
Haur Hezkuntza osoan zehar gauza asko ikasi genituen. Batzuk forma zuzenean eta besteak modu inplizituan. Irakurtzen, idazten, marrazten.. ikasi genuen; abesti eta jolasen bitartez. Bestalde, txandak errespetatzen, lagunak egiten, ingelesez hitz egiten..
2014(e)ko otsailaren 3(a), astelehena
Sarrera
Kaixo !
Espero dugu blog hau zuen gustokoa izatea, baita baliagarria ere.
Agur eta laster arte !
Gu Donostiako EHUko Haur Hezkuntza Graduko lehen mailako lau ikasle gara: Jone Lahidalga, Amaia Ostolaiz, Nuria Tercero eta Ione Uranga. Blog honetan, lauhilabete honetan Didaktika Orokorrean egiten ditugun lanak aurkeztuko ditugu.
Espero dugu blog hau zuen gustokoa izatea, baita baliagarria ere.
Agur eta laster arte !
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)
