Dekretu honetan aurreko
dekretuarekiko aldaketak ezartzen dira eta alderdi hauek oinarritzen dira: Kultura eta gaitasun kritikoa duten
herritar bilakatuko dituzten oinarriak, mundura
ireki eta beste pertsona batzuekin elkarlanean aritzeko gaitasunak eta
elkarrekin euskal gizarte demokratiko, tolerante eta solidario bat eraikitzeko
baloreak.
Elebitasun integratzailea errazten du, beraz, euskara eta gaztelania hezkuntzan hizkuntza
ofizialak izango dira, baina euskarak lehentasuna izango du. Bertan, bizikidetza tolerante eta demokratikoan trebatu nahi da ikaslea. Ikastetxeak egindako hizkuntza aukerak eta hark
ezarritako ildo nagusiak Ikastetxearen Hizkuntza Proiektutzat hartzen dira.
Orokorrean hizkuntzak irakasteari eta erabiltzeari loturiko alderdi guztien
plangintza litzake.
Haur Hezkuntzaren helburua
haurren garapen fisiko, intelektual, afektibo eta sozial osoa eta orekatua lortzea
da eta horretarako zentzumen hezkuntzari emango zaio lehentasuna. Bestetik, haurraren
autonomia bilatuko da, hau da, Haur Hezkuntzako helburuak arduraz bizitzen,
ikasten, pentsatzen, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, pertsona gisa
garatzen... Curriculum proiektuak ikastetxe bakoitzera egokitu beharko du.
Hortaz gain, Haur
Hezkuntzak haurrengan zenbait gaitasun garatzen lagunduko du, hezkuntza-etapa
guztietan berberak izango direnak. Gaitasun horiek aukera eman behar diote
haurrari bere gorputza ezagutzeko, autonomia handiagoa hartzeko, bere buruaren
irudi positiboa eta benetakoa eratzeko, Ingurukoekin harremana izateko … Gaitasun horiek egoki landuz, helburuak errazago lortuko lirateke.
Ebaluazioa orokorra, jarraitua eta
prestakuntzazkoa izango da. Haur Hezkuntzako irakasleek irakaskuntza-prozesua,
beren hezkuntza-jardutea eta haurrek gaitasunak eskuratu dituzten ala ez
ebaluatuko dute. Ondoren, familiek informazioa jasotzeko aukera izango
dute hiru hilean behin.
Gainera, Haur Hezkuntzako umeak
eskolatzerakoan, egokitze aldia izan behar dute; familia-bizitza eta
lan-bizitza errazteko ordutegi malgua izango dute nahiz eta haurrek ezingo
duten 8 ordu baino gehiago eskolan egon. Hortaz gain, jarduerak mota eta
erritmo ezberdinetakoak izango dira, atsedenarekin txandakatuz.
Ezinbestekotzat jotzen da tutoretza, ikasle
talde jakin bateko hezkuntza-ekintza oro dinamizatzeko, osatzeko eta koordinatzeko
elementua baita. Haurrek beren hezkuntza-prozesua modu pertsonalizatuan gara
dezaten lortzeko, bakoitzaren banakako gaitasunen arabera. Aniztasunean
tratatzen da, eta premia berezia duten haurrei, banakako zehaztapenak egokituko
zaizkie, hezkuntzako inklusioa eta indibidualizazioa helburu dela. Beste alde
batetik, tutoreak harreman estua izan beharko du familiarekin.
Azkenik, atalez gain, xedapen
gehigarri bezala, erlijio-irakaskuntza agertzen da, diskriminaziorik ez
emateko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina