Haur Hezkuntzako oroitzapen asko ez ditugun arren, esfortzu bat egin dugu eta erabiltzen genuen metodologia, ebaluaketa, baliabideak.. zein ziren gogoratu ditugu. Herri ezberdinetako ikasleak garenez, erabili ditugun metodo eta baliabideak ez dira berdinak izan.
Metodologiari dagokionez, berdinak ez erabili arren, antzekoak erabiltzen genituen. Esaterako, eguna hasteko, Amaia gelaren erdian borobil batean esertzen zen eta eguneko berriei buruz hitz egiten zuten denen artean. Ondoren, taldeetan jartzen ziren, bakoitza txoko batean, ariketa ezberdinak egiteko; hau da, eskulanak, jarduerak, jolasak.. Ipuinak, abestiak.. entzun edota ikasterako orduan borobilean elkartzen ziren. Joneren eskolan aldiz, metodologia tradizionala erabiltzen zen; hau da, denon artean lurrean eserita hitz egin eta azalpen orokorrak ematen ziren, eta ondoren, mahaietan egiten zuten lan, margotu, eskulanak egin.. Jolas orduan, ahal izanez gero, Haur Hezkuntza talde osoarekin batera, kalera irteten ginen jolastera. Astean behin psikomotrizitate gelara joaten ginen, bertan koltxonetekin, panpinekin, musikarekin, zapiekin, egurrezko blokeekin.. gure garapen psikomotorra lantzen genuen.
Ebaluaketari dagokionez, ez ziren azterketak egiten. Norberaren garapenaren aurrerapenak aztertzen ziren. Horrez gain, bakoitzaren jarrera, nortasuna eta autonomia ere baloratzen ziren. Kasu guztietan, irakasleak testuingurua kontuan hartzen zuen, baita jaiotze data ere, hau da, urte hasierakoen eta amaierakoen arteko ezberdintasuna; horren arabera era ezberdinean ebaluatzen zuen.
Baliabide materialen inguruan, lanerako liburu ezberdinak erabiltzen genituen, batzuek eskolan eta besteek ikastolan ikasi dugulako, baina azken finean gauza bera landu genuen. Horrez gain, Nuriak txoko ezberdinak zituztela du gogoan eta bakoitzean material ezberdinak erabiltzen zituztela ere. Plastikako txokoan margoak, errotulagailuak, tenperak, kartulinak, plastilina, buztina.. zituzten. Irakurketa txokoan ipuinak, guk eginiko idatzizko lanak.. genituen. Jostailuen txokoan blokeak, panpinak, kotxeak, sukaldeko gauzak.. genituen.
Espazio, denbora eta antolaketari dagokionez, lehen esan bezala, gela txokoetan banatuta genuen. Gainera, Ionek etxetxo bat ere bazutela gogoratzen du, sukalde batekin bertan jolasteko. Gelatik kanpo, psikomotrizitate gela genuen, ingelesekoa eta bideo gela.

Eskolara goiz eta arratsaldez joaten ginen, guztira egunean 5ordu gutxi gora behera. Ione, Jone eta Amaia eguerdian, etxera joaten ziren bazkaltzera, Nuria aldiz jantokian geratzen zen, horregatik, egun guztia eskolan igarotzen zuen.
Haur Hezkuntza osoan zehar gauza asko ikasi genituen. Batzuk forma zuzenean eta besteak modu inplizituan. Irakurtzen, idazten, marrazten.. ikasi genuen; abesti eta jolasen bitartez. Bestalde, txandak errespetatzen, lagunak egiten, ingelesez hitz egiten..
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina