Gure aurreiritzietatik abiatuz, zeintzuk dira zehaztu eta garatu behar genituzkeen atalak gelako programazioa antolatuta izateko?
Zeintzuk, adibidez, irakasle ordezko batek gure planteamendu didaktikoak jarrai ditzan?
Lehenik eta behin, egin nahi duguna pentsatu, helburuak zehaztu, eta horren arabera, ordutegia zehaztuko genuke. Hau erabakitzeko, modu zabal batean ezarri behar dugu, haurren beharretara aplikatuz. Hau da, haurren erritmoa kontuan hartu behar da, eta ez da zehatz mehatz antolatu behar, behar bada, denbora gehiago edo gutxiago behar dutelako gauzak egiteko.
Beste alde batetik, helburu horiek betetzeko atalak banatu behar dira, eta ondoren, zer material behar den argi eduki behar da; erabakitzen denean, horilortu beharko da.
Irakasle ordezkoa etortzerako orduan, planteamendua azaldu beharko litzaioke, eta helburua bete beharko luke, baina bere erara egin lezake. Hau da, ez litzaioke zehatz mehatz esan behar nola egin, agian berak gauzak egiteko beste modu bat edukiko luke.
Zehaztu beharreko puntu garrantzitsu bat, harrera izango litzateke. Honekin, haurrei ongi etorria emango diegu. Errutinan sartzerako orduan, egunean egingo duguna aurkeztuko dugu eta ondoren umeak txokoetan banatuko ditugu. Haur batzuk plastikako txokora joango dira, beste batzuk jostailuen txokora, beste multzo batek joko sinbolikoen txokoa hartuko du …
Adin batetik aurrera matematikako txokoa ere izango dugu. Honela, guztiek txoko guztietan parte hartu arte.
Plastikako txokoan umeek eskulanak, marrazkiak, plastilina… erabiliko dituzte. Honek, beraien sentimenduak adierazten lagunduko die. Eskulanak eta marrazkiak egiteko, koloretako margoak eta errotulagailuak erabiliko dituzte, baita kola eta artaziak ere.
Jostailuen txokoan, libreki pasako dute denbora, beraien kabuz jolastuko dute. Puzzleak, piezak, kotxeak, animaliak …
Joko sinbolikoen txokoan lanbideak eta eguneroko bizitzan ikusten dituzten gauzak ikasteko aukera izango dute. Etxetxoak izango dituzte aita-ama jokora jolasteko, lanbide desberdinetako tresnak, sukaldetxoak…
Hortaz gain, psikomotrizitate gelara joango dira astean behin. Bertan modu askeedo zuzenduan jolastuko dute, bloke eta koltxonetekin. Saio askea egitekoan, harresi bat eraikiko dugu material guztiarekin eta umeek bota ahal izango dute. Beste aldetik, zuzenduta dauden ariketak egingo ditugu ere, eskailerak igo eta jaitsi, erlaxazio ariketak…
Jolas orduan, ordu erdi izango dute libreki egon edo jolasteko. Hotzegiak diren egunetan berriz, jolas ordua psikomotrizitate gelan izango dute.
Egunari buruz hitz egingo dugu haurrekin, hobetzeko atalak komentatu eta zer nolako eguna izan duten entzun. Honekin, amaiera emango diogu programazioari.
Eskolan egun bereziak ospatzen direnean, jaialdi nahiz ekintza bereziak egingo dira; horrela, haurrek hobeto barneratuko dute kultura.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina