2014(e)ko otsailaren 20(a), osteguna

Dekretuaren sintesia

Dekretu honetan aurreko dekretuarekiko aldaketak ezartzen dira eta alderdi hauek oinarritzen dira: Kultura eta gaitasun kritikoa duten herritar bilakatuko dituzten oinarriak, mundura ireki eta beste pertsona batzuekin elkarlanean aritzeko gaitasunak eta elkarrekin euskal gizarte demokratiko, tolerante eta solidario bat eraikitzeko baloreak.

Elebitasun integratzailea errazten du, beraz, euskara eta gaztelania hezkuntzan hizkuntza ofizialak izango dira, baina euskarak lehentasuna izango du. Bertan, bizikidetza tolerante eta demokratikoan trebatu nahi da ikaslea. Ikastetxeak egindako hizkuntza aukerak eta hark ezarritako ildo nagusiak Ikastetxearen Hizkuntza Proiektutzat hartzen dira. Orokorrean hizkuntzak irakasteari eta erabiltzeari loturiko alderdi guztien plangintza litzake.

Haur Hezkuntzaren helburua haurren garapen fisiko, intelektual, afektibo eta sozial osoa eta orekatua lortzea da eta horretarako zentzumen hezkuntzari emango zaio lehentasuna. Bestetik, haurraren autonomia bilatuko da, hau da, Haur Hezkuntzako helburuak arduraz bizitzen, ikasten, pentsatzen, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, pertsona gisa garatzen... Curriculum proiektuak ikastetxe bakoitzera egokitu beharko du.

Hortaz gain, Haur Hezkuntzak haurrengan zenbait gaitasun garatzen lagunduko du, hezkuntza-etapa guztietan berberak izango direnak. Gaitasun horiek aukera eman behar diote haurrari bere gorputza ezagutzeko, autonomia handiagoa hartzeko, bere buruaren irudi positiboa eta benetakoa eratzeko, Ingurukoekin harremana izateko …  Gaitasun horiek egoki landuz, helburuak errazago lortuko lirateke.

Ebaluazioa orokorra, jarraitua eta prestakuntzazkoa izango da. Haur Hezkuntzako irakasleek irakaskuntza-prozesua, beren hezkuntza-jardutea eta haurrek gaitasunak eskuratu dituzten ala ez ebaluatuko dute. Ondoren, familiek informazioa jasotzeko aukera izango dute hiru hilean behin.

Gainera, Haur Hezkuntzako umeak eskolatzerakoan, egokitze aldia izan behar dute; familia-bizitza eta lan-bizitza errazteko ordutegi malgua izango dute nahiz eta haurrek ezingo duten 8 ordu baino gehiago eskolan egon. Hortaz gain, jarduerak mota eta erritmo ezberdinetakoak izango dira, atsedenarekin txandakatuz.

Ezinbestekotzat jotzen da tutoretza, ikasle talde jakin bateko hezkuntza-ekintza oro dinamizatzeko, osatzeko eta koordinatzeko elementua baita. Haurrek beren hezkuntza-prozesua modu pertsonalizatuan gara dezaten lortzeko, bakoitzaren banakako gaitasunen arabera. Aniztasunean tratatzen da, eta premia berezia duten haurrei, banakako zehaztapenak egokituko zaizkie, hezkuntzako inklusioa eta indibidualizazioa helburu dela. Beste alde batetik, tutoreak harreman estua izan beharko du familiarekin.

Azkenik, atalez gain, xedapen gehigarri bezala, erlijio-irakaskuntza agertzen da, diskriminaziorik ez emateko.

Curriculum motak

CURRICULUM MOTAK

2014(e)ko otsailaren 17(a), astelehena

Non daude nire gailetak ?


Sagutxoen istorio honekin ikusi dugu, norberak bere buruarekiko konfiantza izatea ezinbestekoa dela baita gauza berriei aurre egiteko ausardia ere. Horretarako, kasu batzuetan iragana alde batera utzi behar da, bestela, bertan murgilduta geratzen baikara. Beraz, ohitura batzuk izan arren, aldatu egin behar ditugu, eta gauza berriak aurkitu. Testuak esaten duen bezala, denbora aldatzen doa, eta guk ere, harekin batera, joerak aldatu behar ditugu. Etsita sentitzen garenean, ez dugu esperantza galdu behar eta indar handiz aurrera jarraitzen saiatu, lan eginez eta pazientziaz. Honela, pixkanaka gure helburuak lortuko baititugu.


Azkenik, umeek beraien autonomia sustatzeko, euren kabuz lan egiten ikasi behar dute, norberak bere bidea aurkituz. Horretarako, irakasleek prozesu horretan lagundu behar diote. Azken finean, eguneroko aldaketa txikiez ohartu behar gara, norberak bere bidea jarraitu eta egin behar baitu. 
  

Haur Hezkuntzako oroitzapenak

Haur Hezkuntzako oroitzapen asko ez ditugun arren, esfortzu bat egin dugu eta erabiltzen genuen metodologia, ebaluaketa, baliabideak.. zein ziren gogoratu ditugu. Herri ezberdinetako ikasleak garenez, erabili ditugun metodo eta baliabideak ez dira berdinak izan.

Metodologiari dagokionez, berdinak ez erabili arren, antzekoak erabiltzen genituen. Esaterako, eguna hasteko, Amaia gelaren erdian borobil batean esertzen zen eta eguneko berriei buruz hitz egiten zuten denen artean. Ondoren, taldeetan jartzen ziren, bakoitza txoko batean, ariketa ezberdinak egiteko; hau da, eskulanak, jarduerak, jolasak.. Ipuinak, abestiak.. entzun edota ikasterako orduan borobilean elkartzen ziren. Joneren eskolan aldiz, metodologia tradizionala erabiltzen zen; hau da, denon artean lurrean eserita hitz egin eta azalpen orokorrak ematen ziren, eta ondoren, mahaietan egiten zuten lan, margotu, eskulanak egin.. Jolas orduan, ahal izanez gero, Haur Hezkuntza talde osoarekin batera, kalera irteten ginen jolastera. Astean behin psikomotrizitate gelara joaten ginen, bertan koltxonetekin, panpinekin, musikarekin, zapiekin, egurrezko blokeekin.. gure garapen psikomotorra lantzen genuen. 

Ebaluaketari dagokionez, ez ziren azterketak egiten. Norberaren garapenaren aurrerapenak aztertzen ziren. Horrez gain, bakoitzaren jarrera, nortasuna eta autonomia ere baloratzen ziren. Kasu guztietan, irakasleak testuingurua kontuan hartzen zuen, baita jaiotze data ere, hau da, urte hasierakoen eta amaierakoen arteko ezberdintasuna; horren arabera era ezberdinean ebaluatzen zuen.

Baliabide materialen inguruan, lanerako liburu ezberdinak erabiltzen genituen, batzuek eskolan eta besteek ikastolan ikasi dugulako, baina azken finean gauza bera landu genuen. Horrez gain, Nuriak txoko ezberdinak zituztela du gogoan eta bakoitzean material ezberdinak erabiltzen zituztela ere. Plastikako txokoan margoak, errotulagailuak, tenperak, kartulinak, plastilina, buztina.. zituzten. Irakurketa txokoan ipuinak, guk eginiko idatzizko lanak.. genituen. Jostailuen txokoan blokeak, panpinak, kotxeak, sukaldeko gauzak.. genituen. Espazio, denbora eta antolaketari dagokionez, lehen esan bezala, gela txokoetan banatuta genuen. Gainera, Ionek etxetxo bat ere bazutela gogoratzen du, sukalde batekin bertan jolasteko. Gelatik kanpo, psikomotrizitate gela genuen, ingelesekoa eta bideo gela. 

Eskolara goiz eta arratsaldez joaten ginen, guztira egunean 5ordu gutxi gora behera. Ione, Jone eta Amaia eguerdian, etxera joaten ziren bazkaltzera, Nuria aldiz jantokian geratzen zen, horregatik, egun guztia eskolan igarotzen zuen. 

Haur Hezkuntza osoan zehar gauza asko ikasi genituen. Batzuk forma zuzenean eta besteak modu inplizituan. Irakurtzen, idazten, marrazten.. ikasi genuen; abesti eta jolasen bitartez. Bestalde, txandak errespetatzen, lagunak egiten, ingelesez hitz egiten..

2014(e)ko otsailaren 3(a), astelehena

Sarrera

Kaixo !

Gu Donostiako EHUko Haur Hezkuntza Graduko lehen mailako lau ikasle gara: Jone Lahidalga, Amaia Ostolaiz, Nuria Tercero eta Ione Uranga. Blog honetan, lauhilabete honetan Didaktika Orokorrean egiten ditugun lanak aurkeztuko ditugu. 

Espero dugu blog hau zuen gustokoa izatea, baita baliagarria ere.

Agur eta laster arte !